Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Aurkezpena

Aurkezpena

HETEL - Heziketa Teknikoko Elkartearen helburuak hauexek dira: esperientzien eta egite-jakitearen trukaketa eta kalitatea eta pedagogi, antolakuntza, teknika eta teknologi berrikuntzak eskaintzen dituzten proiektuetan elkarrekin parte hartu eta haiek garatzea.

HETELen jarduera-printzipioetariko batzuk honako hauek ditugu: teknologia eta pedagogiaren berrikuntza gidatzea, elkarturiko ikastetxeen artean eta hauen eta gizartearen artean komunikazioa eta elkar laguntza bultzatzea eta beste Autonomia Erkidegoko eta beste herrialde batzuetako lanbide heziketako zentro eta enpresekiko harremanak eta lankidetza sustatzea (bost jarduera-printzipio).

HETELek, berrikuntzan, kalitatean, enpresa errealitatearekiko harremanean eta erantzukizun eta ekimenaren kulturaren sustapenean oinarritutako profesionalizazio formula eskaintzen die gazte eta helduei (gazte, langile eta langabeentzako prestakuntza eta empresentzako zerbitzuak).

Honez gain, HETELeko zentroek era askotako zerbitzuak eskaintzen dizkiete enpreseei, bai neurrira eginiko formazioa bai bestelako zerbitzu teknikoak.

HETELeko zentroak Lanbide Heziketako Euskal Planeko Lanbide-prestakuntza zentro integralen sarekoak dira.


Diseinu eta Programazioa: Integral De Medios