HETELetik ikasleen partaidetza 25 urteurreneko logo lehiaketan eskertzen dugu eta Carolina Martínez irabazlea zoriontzen dugu
HETELek logo lehiaketa bat egin du 2012an ospatuko duen 25 urteurrenaren irudi adierazgarria izango den logotipoa diseinatzeko.
Lehenik eta behin, gure ikastetxeetako ikasleak eskertu nahi ditugu bidali diguten proposamen mordoagatik … Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!
Honetaz gain, Carolina Martínez Zabalburu ikastetxeko ikaslea eta lehiaketaren irabazlea zoriontzen dugu. Honek, abenduaren 20an, Julen Elgeta HETELeko Lehendakariaren eskutik saria jaso zuen. Zorionak Carolina!
Hemen daukazue lehiaketa irabazi duen irudia.



