Personal tools
You are here: Home

Berrikuntza Teknologikoaren Kudeaketari buruzko jardunaldia TUBOPLAST CTL enpresan

Apirilaren 24an, CERET taldeak antolatuta, Arabako TUBOPLAST enpresak berrikuntza nola kudeatzen duen ikusteko aukera izan zuen HETELeko irakasle talde batek. Jose Manuel Amador prestakuntza eta garapen teknikariaren eskutik, plastikozko tutuen fabrikazio eta ijezketa instalazioak bisitatu zituzten.Ondoren, CTL-TH Engineering-eko zuzendari tekniko Juan Ignacio Valpuestak beren produktuen diseinuan eta fabrikazioan berritzeko erabiltzen duten metodologia azaldu zuen.Hain jardunaldi interesgarria izateko aukera eskaini izana zinez eskertzen diegu.


Design and Programming: Integral De Medios