Abian da “Coaching trebetasunak irakasle eta prestatzaileentzat” ikastaroa
Martxoaren 1ean ekin zaio Coaching trebetasunei buruzko ikastaroari Derioko Txorierri Politeknika Ikastegian, Anabel Menicaren eta Cherith Megaw-ren eskutik. Bi irakasle horiek ENTRE –COACH (Coaching for Entrepreneurs) Europako proiektuko partaide dira. 2010eko urrian abiatu zen proiektuan 5 herrialdetako ikastetxeak ari dira parte hartzen (Erresuma Batua, Espainia, Alemania, Finlandia eta Hungaria). Ekainean amaituko den ikastaroa proiektu horretan landutako prestakuntzaren inguruko ikastaro pilotua da.



