Personal tools
You are here: Home

Abian da “Coaching trebetasunak irakasle eta prestatzaileentzat” ikastaroa

Martxoaren 1ean ekin zaio Coaching trebetasunei buruzko ikastaroari Derioko Txorierri Politeknika Ikastegian, Anabel Menicaren eta Cherith Megaw-ren eskutik. Bi irakasle horiek ENTRE –COACH (Coaching for Entrepreneurs) Europako proiektuko partaide dira. 2010eko urrian abiatu zen proiektuan 5 herrialdetako ikastetxeak ari dira parte hartzen (Erresuma Batua, Espainia, Alemania, Finlandia eta Hungaria). Ekainean amaituko den ikastaroa proiektu horretan landutako prestakuntzaren inguruko ikastaro pilotua da.

 

Partaideei coaching-aren oinarrizko trebetasunak irakastea eta enpresa berrien sorrerari buruzko ikuspegia eskaintzea dira ikastaroaren helburu nagusiak. Horrela,  trebetasun horiek ikasleen ekintzaile eta berritzaile izaera sustatzeko erabil ditzakete, eta lagungarri izan litezke euren proiektuak aurrera eramateko.

Design and Programming: Integral De Medios