50 pertsona inguruk HETELen 25 urteurreneko topaketan parte hartu dute
Ekainaren 22an ikastetxeetako, egoitzako eta HETELeko Zuzendaritza taldekide ohi eta Lehendakari ohiz osaturiko 50 pertsona inguruko talde batek 25 urteurreneko topaketan parte hartu zuen. Taldeak Zumaiako Flyschak bisitatu zituen eta egunaren amaieran, ikastetxeen Zuzendaritza taldearen argazki berritzailearen lehiaketa egin genuen. Jardunaldiko partaideei elkarteko pertsonen arteko lotura sendotzeko eta euskara sustatzeko baliagarria izan den ekitaldira etorri izana eskertzen diegu.



